A Errobi, tous à vélo pour le climat
« Errobin, denak bizikletaz Klimaren alde! »
Klimaren Astearen kari, Euskal Komunitateak eta Errobi Poloko 11 herriek, Pirinio Atlantikoetako Departamenduarekin eta Ipar Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen sindikatua batera, bizikleta ekitaldi bat antolatzen dute urriaren 8an, larunbatez, Kanbon, San Josep parkean, 4 denboratan :
Ahoratzea: argazki lehiaketa bat
Lurraldeko ikasleak, urriaren 2rako, argazki bat egitera gomitatuak dira, gai honekin: “Hépa! bizikletaz zabiltza! Besteei bizikletaz ibiltzeko gogoa emateko argazki bat plazaratu “. Argazki umoretsu, estetiko edo originalenak sarituak izanen dira urriaren 8an, 15: 30tan.
Zangotan jartzea: bizikletan ibiltzeko gogoa ematen duen goizeko -Txirrindiraultza bat
Bizikleta taldeak abiatuko dira Errobiko 11 herrietako Herriko Etxe bakoitzetik, eta Kanboko, San Josep parkean, elkartuko dira, denek elkarrekin, Bizikletaren Egunean parte hartzeko, 11: 00ak aldera.
Praktikan jartzea: bizikleta bere dimentsio guzietan ezagutzeko eguna
Animazio ezberdinak, deneri irekiak, antolatuak izanen dira, egun guziz, 11: 00etatik 17: 00ak arte : Mantentze-lanak, autokonponketa, erabilera, praktika, eta bizikletaren inguruko jolasak, Bizikleta elektrikoen probak – zirkuitua Kanbon barna, Elkar aditze herritarra bizikleta-ibilbide proiektu batzuei buruz, Sentsibilizazio ludikoa,Klimari buruz
Bizikletaren museoa, Hidrogenozko bizikleta batzuen aurkezpena , Erakusmahaia, Ipar Euskal Herriko mugikortasunari buruz, Musika-animazioa,Kanboko Izarra txarangaren eskutik , TALOAK (gaziak eta gozoak) eta Edaria
Baldintzetan jartzen: tailerrak (urriaren 11n eta 14an, 18: 00etan, Errobi Eremuan, Itsasun), klimaren aldeko desafionak ulertzeko eta klimaren alde hobeto jokatzeko
Klimaren eta Mugikortasunaren Freskoak, gure ekintza palankak identifikatzeko eta klima aldaketan dugun karbono eragina arintzeko bi lankidetza tailer.