Hirigintza izapideak on-line Kanboko lurralde eremuan

2022ko urtarrilaren 1etik goiti eraikitzeko baimen eskaerak, obren aitzin deklarazioak eta hirigintza egiaztagiriak urririk egiten ahalko dituzue Internet bidez.

Urratsez urrats!

Obra proiektua baldin baduzu…

Izan hirigintza egiaztagiria, obren aitzineko deklarazioa, eraikitzeko nola suntsitzeko edo antolatzeko baimenak, guzti horientzat herriko etxearen baimena behar duzu lanak hasi aitzin.

Hirigintza izapide horien egiteko herriak on-line zerbitzu segurua eskaintzen du urririk.

On-line aurkezpena, zer da?

  • Edozein lekutik eta une oro egin dezakezun izapide edo desmartxa sinplifikatua da.
  • Denbora eta dirua aurrezteko: ez duzu gehiago herriko etxera joan behar edo txostena eskuratze egiaztagiridun gutun bidez igorri behar.
  • Izapide ekologikoagoa da, txostena ez baita inprimatu behar ale anitzetan.
  • Zure eskaeraren ibilbidearekiko gardentasun handiagoa, non txostenak aztertzen dituzten zerbitzu guztiek eskaera ikus dezaketen eta ondorioz erabakiak errazago hartu.

Nola egin behar da ?

TXOSTENA PRESTATU

Txostena behar bezala bete duzula segurtatzeko sar zaitez gure zerbitzuekin harremanetan, urrats bakoitzean lagunduko zaitugu honakoen egiteko:

  • Zure proiektuari dagokion CERFA formularioa hautatzeko
  • Txostenean behar diren dokumentu guztien agitaratzeko
  • Egutegia irudikatzeko

ON-LINE AURKEZTU

  • Honako webgunera sartu behar duzu: https://www.depotpermis.fr
  • QR kodea eskaneatu

On-line deklarazioa herritarrentzako zerbitzu berria da, baina ez zarete behartuak hola egitera. Herriko zerbitzuek paperezko eskaerak errebitzen segituko dute, ohiko epe eta baldintzetan.

Proiektuaren urrats bakoitzean, gure zerbitzuak laguntzeko prest dituzu.