Aurten 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra iraganen den Euskaraldiaren baitan, euskaraz hitz egiten edo ulertzen duten guztiek parte hartu eta euskaraz komunikatzeko aukera ukanen dute.
Zein da helburua ?
Hizkuntza ohituretan eragitea:
- Giro sozial mesedegarri bat sortuz
- Euskara erabiltzeko aukerak ikusgarri egine
Nola ?
Parte hartzaileentzat bi ezaugarri:
- Ahobizi: Euskaraz egingo diezu ulertzen duten guztiei. Edonon, edonoiz eta ulertzen duen edonorekin arituko zara euskaraz. Ezagutzen ez dituzunekin lehen hitza euskaraz egingo duzu, eta ulertzen baldin badute, hortik aurrerakoak ere.
- Belarriprest: Euskaraz dakiten guztiei zuri euskaraz egiteko gonbitea egingo diezu. Euskara ulertzen duzula adieraziko diezu eta zurekin euskaraz hitz egin dezatela eskatu.
Zuk euskaraz edo erdaraz erantzungo duzu, baina zuri euskaraz egiteko eskatuko duzu.
Eta Kanboko agenteak ?
Kanboko Herriko Etxeak erronkari heldu dio, eta horrela parte hartzeko bi modu izanen dira:
- ariguneak sortu dira (identifikatutako gune kolektiboak non euskara erabiltzen ahalko den), eta kanpoko hiztunei nahiz borondatezko eragileei (ahobizi edo belarriprest) eskainiko zaizkie.Ariguneak hurrengoak dira : Mediateka, herriko etxeko harrera, admnistrazio-zerbitzu orokorrak (estatu zibila, bozak, hilherria, nortasun agiriak, etc…) eta hirigintza zerbitzua.
- Langile boluntarioek banaka parte hartuko dute ekintza horretan, belarriprest edo ahobizi gisa
Elkarrekin biziaraz dezagun euskara !