Turismo bulegoa

Ot Cambo Les Bains

Turismo zergen araudia

Nork altxa dezake zerga bat ?

Zerga finka dezaketenak :

  • herri turistikoak,
  • turismo oporleku sailkatuak,
  • Itsasbazterreko herriak,
  • mendiko herriak,
  • turismoaren aldeko garapen ekintzak egiten dituzten herriak bai eta beren ingurumen naturalarentzat zaintza eta kudeaketa ekintzak egiten dituztenak.

Ostatatzeen sailak

Zerga, soilik dirutan trukagarri diren ostatatzeentzat aplikagarri da, salbuespenik gabe :

  • profesionalak (hotelak, turismo bizitegiak, uda herrixkak, kanpoko edozein eremuko ostatatzeak …)
  • jabe alokatzaileak (etxeak, landetxeak, apartamenduak, ostatatze ganberak…)

Lurralde Kolektibitateen Kode Nagusiaren R 2333-44 Artikulua.

Egonaldi zergaz zordun direnak

Bezeroek, egonaldi zerga ostatatzaileari zuzenean ordaintzen diote :

  • Gau kopuruaren eta ostatatze sailkapenaren arabera ;
  • Edozein motako egonaldiarentzat ;
  • Herrian bizi den nornahirentzat eta bizitegi bat daukana zoinentzat bizitegi zergarik ez duena pagatzen.

Noiztenkako ostatatzaile aktibitatearen deklaratzea

Beren bizitegi pertsonala osoki ala partez alokatzen duten ostatatzaileek, beren aktibitatea deklaratu behar dute herriko etxean, ostatatzea hasi eta 15 egunetan : cerfa 14004*02 inprimakia « Turismo mublatuen deklaratzea herriko etxean ».

Turismo mublatuaren deklarazioa herriko etxean utzi ondoren, errezibitze agiri bat ukanen duzu..

Dispentsak

Egonaldi zergaz nahitaez dispentsatuak dira :

  • Adingabekoak,
  • Herrian enplegatuak diren udako lan kontratu baten titularrak,
  • Urgentziazko aterpetze baten edo bitarteko aterpetze baten abantailadunak,
  • Bizitegiaren bilabeteko alokasaria 300€ baino apalagoa daukatenentzat .

Hauek dira dispentsa kasu bakarrak.

Egonaldi zergaren bilketa

Zerga biltze garaia : egonaldi zerga urte osoan bildua da, dirauen urteko urtarrilaren 1etik goiti.

Egonaldi zergaren biltzeko baldintzak : ostatatzaileek bitartekariko lan bat daukate delako zergaren pagaraztean eta zonbeit betebeharren menpeko daude :

  • Egonaldi zergaren saria bezeroaz agerian afitxatu behar diote ostatalekuko hargunean,
  • Egonaldi zergaren zenbatekoa agertu behar dute bezeroaren fakturan. Garrantzizkoa : egonaldi zerga ez BEZaren meneko,
  • Zerga bildu behar da, menekoen abiatzea aitzin,
  • Hilabeteko erregistro bat ukan eta egunez egun atxiki behar da, agertzen duena : ostatalekuen egon direnen kopurua, iragan dituzten egun kopurua, eskuratua izan den zergaren zenbatekoa edo dispentsaren zergatia.

Egonaldi zergaren herriko etxeari berriz isurtzea

Berriz isurtzearen datak :

Apirilaren 1etik 15era, 1. Hiruhileko altxatzeentzat ;
Uztailaren 1etik 15era, 2. Hiruhileko altxatzeentzat ;
Urriaren 1etik 15era, 3. Hiruhileko altxatzeentzat ;
Urtarrilaren 1etik 15era, 4. Hiruileko altxatzeentzat.

Berriz isurtzearen baldintzak :

Ordainketa, xekaz egin behar da diruzaintza publikoaren izenean, gainean erakustera emanak zaitzuen egunetan, Kanboko herriko etxean, dagokion hiruhileko deklarazioa
agiria ekarririk. Ordainketa linean egin dezakezu atariaren atarian.